Historia
Virgen Blanca Ehorztetxea Gasteizen sortu zen 1952an, hiriko merkatari talde baten ekimen kolektibo batetik abiatuta.
Ordutik gaur egunera arte, aldatu gabe mantendu du bere arrakastaren gakoa izan den filosofia:
Hileta-zerbitzuak ingurune oso sentiberan ematen dira. Familiako dolua, non edozein xehetasun, txikiena izanik ere, modu berezi batez bizi eta oroitzen den.
Soilik profesionaltasun eta esperientzia handiko talde batek, kudeaketa bezeroaren itxaropenetan oinarritzen duenak, erantzun diezaioke bikaintasunaren erronkari: senideei, oinazearen erdian, beren behar funtzional eta emozionalen asebetetze oso eta erabatekoa eskaintzea.
Lehen administrazio kontseilua
PRESIDENTEA: | Eugenio Miñón Aydillo |
---|---|
PRESIDENTEORDEA: | Pedro Oyarzabal Rivera |
IDAZKARIA: | José Mª Álvarez |
IDAZKARIORDEA: | Francisco Javier Estibález |
KONTULARIA: | Antonio De Yrazu |
DIRUZAINA: | Antonio Urrutia Areta |
BOKALAK: |
|
Kudeaketa-politika
Virgen Blanca Ehorztetxearen Kudeaketa-politikak helburu estrategiko hauek ditu: enpresaren lehiakortasuna etengabe handitzea, bezeroen eta, oro har, gizartearen beharren gogobetetze handiena, eta legezko eta aurazko eskakizunak betetzea.
Kudeaketa-sistema propioa garatzen dugu horretarako, UNE-EN-ISO 9001, UNE-EN 15017 eta UNE-EN-ISO 14001 arauetan oinarrituta, gure produktuen/zerbitzuen kalitatearen etengabeko hobekuntza, kutsadura prebenitzeko konpromisoaren errespetua, inguruarentzako inpaktu negatiboak gutxituta, eta enpresa-bikaintasuna xedetzat hartuta.
Horretarako, gidalerro hauek ditugu ezarrita.
- Enpresak NE-EN-ISO 9001, UNE-EN 15017 eta UNE-EN-ISO 14001 arauetan oinarritutako Kudeaketa-sistema du, zeinaren bidez ziurtatzen baitira lanak bezeroek eskatutako kalitate-mailak betez burutzen direla.
- Virgen Blanca Ehorztetxea osatzen duten guztien ardura da barne antolaketa eta egiten diren lanak hobetzeko jarrera, konpromiso eta sentsibilizazio etengabea.
- Kalitatea lortzera zuzendutako jardueretan, prebentzioari eman behar zaio lehentasuna zuzentzeko jardunei baino.
Zuzendaritzak Kudeaketa-politikarekin duen konpromisoa adierazten du, eta, horretarako:
- Erakundeak behar dituen giza baliabideak eta baliabide teknikoak jartzen ditu.
- Egunean du Kudeaketa-politika langile guztien artean.
- Giro ona bultzatzen du lanean, langileak prestatuz eta motibatuz, eta, halaber, enpresako kideen gaitasunak ahalik eta gehien sustatuz eta aprobetxatuz.
- Etengabeko hobekuntzaren prozesua du indarrean, eta Kudeaketa-sistemaren aldizkako berrikusketa zuzentzen du, horren eraginkortasuna, prebentzio-ikuspegia eta efikazia ziurtatzeko.
- Legezko konpromisoak betetzen direla ziurtatzen du.
- Gure bezeroen konfidentzialtasuna bermatzen du.
- Burutzen ditugun zerbitzuek bezeroek eskatutako beharrak asetzen dituztela ziurtatzen du
Otazu, 2022ko otsailaren 12a