Komunitatean egiten ditugun zeremonia eta errituek lasaitasuna dakarkigute eta dolua eramaten eta gainditzen laguntzen digute. Beilatokia inguratzen duen baretasun harmoniatsuan, natura bete-betean eta giro minimalista eroso batean, maite izan dugun baten agurra antola dezakegu.
Usadiozko zeremonia katolikoa, apaiz batek emana. Beste erlijio-konfesio batzuetarako, inguruan dauden zerbitzuei buruzko oinarrizko informazioa eman diezazukegu.
Agur laikoa nahiago baduzu, musika, koroak, dantzariak eta are rapsoda baten jarduna, musikaz lagundurik zeuek adostutako poema edo testuak errezitatuko dituena, eskain diezazukegu. Une hunkigarria izango da, guztien oroimenean betirako geratuko dena.
Beste edozein motako zeremonia bat nahi izanez gero, gure langileek horretarako behar diren zerbitzuak kudeatzen lagunduko dizute.

