Beilatokiko langile guztiak zuri laguntzeko daude. Kudeatzaile pertsonalaren bitartez, gure esperientzia eta zerbitzurako dugun gaitasuna jartzen dizkizugu eskura. Eskelak, lore eta koroak, oroigarriak… Une horretan zuk eta zure familiak behar duzuen zerbitzu integrala eskaintzeko prestatuta gaude.
Egin beharreko izapide juridiko eta administrazioez aholkatzen dizugu; are, zure ordez egin ditzakegu horietako zenbait, aurrerago zehazten den moduan.
Horrez gainera, Virgen Blanca Ehorztetxeak hitzarmen bat du oinordetzetan espezializatutako bulego juridiko batekin, haren zerbitzuak lehentasunezko baldintzetan eskaintzeko.
Hileta-zerbitzuen ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko nahia baduzu, kontsultatu kudeatzaile pertsonalarekin. Hark aholkatuko zaitu inguruko erakundeek eskaintzen dituzten finantzazio baldintzei buruz.