Testamentuari buruzko izapideak
Izapide horiek familiarrek egin behar dituzte, ezinbestean; edonola ere, gure orientazioa eta aholkularitza izango dute beti.
- Testamenturik bada, egiletsi zuen notarioak emango du. Jaraunspenean eskubideren bat dutenek edo nahitaezko oinordekoek bakarrik lor dezakete.
- Testamenturik ez bada, legezko jaraunsleak edo abintestatoa deklaratu behar dira. Deklarazio hori notariotza batean edo epaitegian izapidetzen da, dagoen ahaidetasun-harremanaren arabera.
- Testamentuzko jaraunsle edo abintestato izaera zehaztuta, kasuaren arabera, jaraunspena osatzen duten ondasunak inbentariatu eta baloratu behar dira.
- Behin ondasunak zerrendatu direnean, onartu eta banatu egiten dira.
- Jaraunspena esleitu ondoren, kausatzailearen azken bizitokiari dagokion Ogasun Sailean likidatu behar da Oinordetzen gaineko Zerga, eta, ondasun higiezinik balego, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga, berriz, horiek diren udalerrian.
- Azkenik, erregistro publikoetan inskribatu behar da, nagusiki Jabetza Erregistroan, ondasunen titulartasun berria.