Ehorzketa-asegurua: une okerrenetarako euskarria.
Espainian hiltzen den %60k baino gehiagok ehorzketa-aseguru baten hileta-prestazioak ditu.
Aseguru-etxeak arduratzen dira ehorzketaren gastu guztiez, prima doi-doituekin, eta heriotzari dagozkien administrazio-izapide nahiz -gestioez arduratzen dira.
Poliza horiek aski dira hobiratzearen edo errausketaren kostuei aurre egiteko, eta baita gainerako gastuei ere: loreak, lekualdatzeak, eskelak, familiarentzako laguntza juridikoa eta, are, hildakoa etxera ekartzea, heriotza atzerrian gertatuz gero.
Ehorzketa-aseguruari buruz informazio gehiago nahi baduzu, galdetu beilatokian eskura izango duzun kudeatzaile pertsonalari.