Virgen Blanca Beilatokiak instalazio modernoenak eta erosoenak ditu zeure senide eta lagunei harrera egiteko.
Gure langileek esperientzia luzea dute eta prestakuntzarik onena. UNE-EN ISO 9001 eta UNE-EN 15017 ziurtagiriak ditugu, hileta-zerbitzuen berariazkoa. Horrekin, bermaturik dituzu zerbitzuaren kalitate gorena, kostu eta prezioen inguruko gardentasuna, ingurumen-segurtasuna eta datu pertsonalak babestea.
Beilatzeko eta zeremoniarako areto pribatuez eta agurra emateko errelekuaren espazio propioaz gain, Virgen Blanca Ehorztetxeak kolunbario bat du errauts-ontziak zaintzeko. Errautsak hor utzi eta dolura fokalizatuz biltzeko toki aproposa. Kolunbarioak zuzenean sartzeko sarrera independentea du, eta bisitako ordutegi zabala.