Virgen Blanca Ehorztetxeak burutu ditzaken izapideak
- Heriotza-ziurtagiri medikoa lortzea: medikuak ematen dio Ehorztetxeari (beharrezkoa heriotza Erregistro Zibilean inskribatzeko).
- Heriotza gertatu den tokiko Erregistro Zibilean hitzez hitzeko heriotza-ziurtagiria lortzea: testamentu kontuetarako beharrezko agiria, Virgen Blanca Ehorztetxeak izapidetu dezake, behar izanez gero.
- Azken Nahien ziurtagiria lortzea, non zehazten baita pertsonak testamentua egin zuen ala ez eta zein den emandako azkena.
Testamentuari buruzko izapideak
Izapide horiek familiarrek egin behar dituzte, ezinbestean; edonola ere, gure orientazioa eta aholkularitza izango dute beti.
- Testamenturik bada, egiletsi zuen notarioak emango du. Jaraunspenean eskubideren bat dutenek edo nahitaezko oinordekoek bakarrik lor dezakete.
- Testamenturik ez bada, legezko jaraunsleak edo abintestatoa deklaratu behar dira. Deklarazio hori notariotza batean edo epaitegian izapidetzen da, dagoen ahaidetasun-harremanaren arabera.
- Testamentuzko jaraunsle edo abintestato izaera zehaztuta, kasuaren arabera, jaraunspena osatzen duten ondasunak inbentariatu eta baloratu behar dira.
- Behin ondasunak zerrendatu direnean, onartu eta banatu egiten dira.
- Jaraunspena esleitu ondoren, kausatzailearen azken bizitokiari dagokion Ogasun Sailean likidatu behar da Oinordetzen gaineko Zerga, eta, ondasun higiezinik balego, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga, berriz, horiek diren udalerrian.
- Azkenik, erregistro publikoetan inskribatu behar da, nagusiki Jabetza Erregistroan, ondasunen titulartasun berria.
Virgen Blanca Ehorztetxea
01194 Otazu (Álava)
GPS koordenatuak:
42º 50′ 07″ – I // 02º 36′ 53″ – M
Telefono iraunkorra
945 220 591